Miresten genuen asteazkenetan lagunekin egotera etortzeko egiten zenuen ahalegina, … Miresten genuen azken urte hauetan bizitzaren patuak ezarritako zama nola eramaten jakin duzun, … Miresten genuen zure duintasuna, … Ongi genekien zein interesgarria egiten zitzaizun kosmosa, benetan erakargarria zitzaizun, … Ongi genekien zenbat zenekien izarrez, hainbatetan jasotzen baikenituen zure irakurgaiak, … Ongi genekien nola miresten zenuen gizakiak aurrera daraman zientzia, … Ongi genekien zer nolako argitasunez babesten zenuen gizakiaren ekarpena zientziaren bitartez, … Xabier Leteren poesia existentziala zure pentsaerarekin bat letorke, honela dionean “Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai, hauts hartatikan uste gabean noizpait giñaden gu ernai, …” Orain berriro jatorrizko izarren hautsa forman hainbat mirestu eta maitatu duzun kosmosa besarka dezakezu, .. ...