Miresten genuen asteazkenetan lagunekin egotera etortzeko egiten zenuen ahalegina, …
Ongi genekien zein interesgarria egiten zitzaizun kosmosa,
benetan erakargarria zitzaizun, …
Ongi genekien nola miresten zenuen gizakiak aurrera
daraman zientzia, …
Ongi genekien zer nolako argitasunez babesten zenuen
gizakiaren ekarpena zientziaren bitartez, …
Xabier Leteren poesia existentziala zure pentsaerarekin bat letorke, honela dionean

Xabier Leteren poesia existentziala zure pentsaerarekin bat letorke, honela dionean
“Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,
hauts hartatikan uste gabean noizpait giñaden gu ernai, …”
hauts hartatikan uste gabean noizpait giñaden gu ernai, …”
Orain berriro jatorrizko izarren hautsa forman hainbat mirestu eta maitatu duzun kosmosa besarka dezakezu, ..
Hala ere, Xabier Letek zioen gisa berean bizitzaren kate- mailak segituko dute.
“Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak, …”
burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak, …”
Beno Enrike, oso gaztetandik hainbat pasarte elkarrekin
igaro ostean bakea izan dezazula.
Zure lagunak
Agur t'erdi Enrike
ResponderEliminarOso polita eta hunkigarria, Javi. Mila esker!
ResponderEliminarEstitxu.